hemEnTXE bertAN

Landa-etxebizitzetarako ate bat irekita Araban

Puerta blanca abierta

Entzuteko prozesu

irekia eta hurbila

Landa-etxebizitzari buruzko etorkizuneko politikak diseinatzeko, Arabako Foru Aldundiak diagnostiko eta entzute aktiboko prozesu bat jarri du abian lurraldeko kuadrilletan. Helburua da dauden premiak zuzenean ezagutzea eta etxebizitza funtsezko tresna gisa aztertzea belaunaldi-erreleboa, gazteen emantzipazioa, adinekoak beren udalerrietan geratzea eta etxebizitza hutsak edo erabiltzen ez direnak mobilizatzea bultzatzeko.

Nori zuzentzen zaio

diagnostikoa?

Etxebizitza-premiak dituztenak eta hutsik edo erabiltzen ez den etxebizitza bat dutenak entzun nahi ditugu.

Etxebizitza beharra duten pertsonak

Emantzipazio-prozesuan dauden gazteentzat, landa-ingurunean bizi-proiektua garatu nahi dutenentzat eta etxebizitza birgaitu edo egokitu behar dutenentzat.

Etxebizitzaren baten jabeak diren pertsonak

Hutsik edo erabilerarik gabe dauden etxebizitzak dituztenentzat eta beste erabilera bat emateko alternatiba seguru eta bideragarriak aztertu nahi dituztenentzat.

Herritarrek

parte hartzeko kanalak

Aurrez aurreko kanpaina 2026ko irailetik azarora bitartean egingo da.

1

Zatoz unitate mugikorrera

Informazio-gune bat herriz herri ibiliko da zure zalantzak bertatik bertara argitzeko eta inprimakia zuzenean betetzen laguntzeko.

Zuzenean etorri zaitezke, aurretiaz izenik eman gabe.

2

Parte hartu informazio saioetan

Kuadrilla bakoitzean gune irekiak antolatuko ditugu, lurraldearen beharrak bateratzeko eta konponbideak elkarrekin proposatzeko.

 

Beharrezkoa da izena ematea.

3

Parte hartu online nahi duzunean

Herritarren postontzia uneoro dago eskuragarri, zure ideiak eta iradokizunak bidal diezazkiguzun, etxetik mugitu gabe.

Prozesu

parte-hartzailea

Hilabete hauetan zehar, unitate mugikorrak Añana, Arabako Lautada, Gorbeialdea, Aiaraldea, Arabako Mendialdea eta Arabako Errioxa zeharkatuko ditu. Kontsultatu mapa interaktiboan noiz egongo den zure udalerrian eta noiz egingo diren informazio saioak.